Ordezkaritza proportzional misto

Alemaniako 2017ko hauteskunde federalen emaitzak. Irudian hautesbarrutien bidez eta eskualdeetako zerrenden bidez lortutako ordezkariak ikus daitezke. Adibidez, FDP alderdiak (horia) eskualdeen zerrenden bidez lortu zituen bere ordezkari guztiak.

Ordezkaritza proportzional mistoa (MMP, Mixed-Member Proportional representation ingelesezko izenetik) edo Kide gehigarriko sistema (AMS, Additional Member System ingelesezko izenetik) hauteskunde sistema bat da. Sistema horrek ordezkaritza proportzionala du helburu, baina hautesbarruti bakoitzaren ordezkariak mantenduz. MMP erabiltzen duten hauteskundeetan hautesleek bi boto eman behar dituzte: boto bat beraien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko, eta beste bat alderdi politiko baten zerrenda aukeratzeko. Emandako bi botoak ez dute zertan alderdi ber-berarentzat izan.

Alemanian ordezkaritza proportzional mistoa ordezkaritza proportzional pertsonalizatua izenaz ere da ezaguna.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search